Azken saioan, informazioaren kudeaketaren inguruan lan egin dugu, horretarako Lehen Hezkuntzarako materiala bilatu behar izan dugu interneten.
Hainbat web orri desberdin bilatu ondoren interesgarrienak konpartituko ditut zuekin.
Aurkitu dudan lehenengoa http://www.ikasguay.com izan da. Oso egokia iruditu zait LH-ko ziklo eta arlo guztietarako materiala dagoelako, gainera bai euskaraz, bai gaztelaniaz dago.
Diseinuaren aldetik, umeak erabiltzeko eginda dagoenez, kolore alaiez eginda dago erakargarria izateko. Web orria banatuta dago arlo desberdinetan: euskara, gaztelania, ingelesa, matematikak, ingurunea, musika eta plastika, baita hiztegiak, denbora-pasa eta haur hezkuntza. Esandako zerrenda hau ezkerraldean dago, hitz batean klik egin eta hainbat eduki desberdin daude ekintzak, jolasak, irakurketak… egiteko.
Oso ondo estrukturatuta dago, beraz erraz topa dezakezu nahi duzuna.
Esan beharra dago web hau, Lehen Hezkuntzako ikasleentzako web gune interesgarrien bilduma dela eta honen egilea Lasarte- Tolosa berritzegunea dela.
Gainera, aukera dago nahi duen pertsonak interesgarria iruditzen zaion web orria gehitzeko, beti ere gaiarekin erlazioa edukita.
Interesgarria iruditu zaidan beste web orrialdea http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe izan da.
Bertan, HH eta LH hizkuntza eta matematika materiala aurki dezakezue zikloetan banatuta.
Diseinuaren aldetik, 4 bloke desberdinetan dago banatuta: bloke batean hizkuntza, beste batean gaztelania, beste batean IKT eta bestean matematika arloak. Materiala ziklotan banatuta dago, HH-rako eta LH-rako.
Edukiei dagokionez, arlo batean eta ziklo batean klik eginez (adibidez, hizkuntza LH 2. zikloa) idazketa baita irakurketarako hainbat aktibitate aurki ditzakegu segun zein mailatan egon.
Lehen aipatu dudan moduan, arloetan banatuta dago eta oso erraz ikus dezakegu nahi duguna, gainera umeentzako denez oso dinamikoa eta erraza da gauzak bilatzea.
Edebe editoriala egindako web orria da.
Azkenik beste orrialde bat aurkitu dut http://centros.educacion.navarra.es/eibz/baliabideak/a_materiala/a_eredua_dok/lh_jolasak.pdf . Hau pdf dagoen artxibo bat da, non LH-rako jolasak dauden.
Batez ere irakasleentzako edo pertsona nagusientzako dokumentu bat da, zeren eta azalpenak agertzen diren umeekin jolasak nola egiteko zehaztuz.
20 jolas dira, bakoitzean izena jartzen du, landuko den gaia jolas horrekin, adin tartea, jarduera, materiala eta oharrak.
Oso ondo dagoela iruditu zait batez ere egunen batean jolasen bat egin nahi baldin badugu umeekin jakiteko zer landu dezakegu eta nola, bertan oso ondo azalduta dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario