ongi etorri nire blogera

Ongi etorri bire BLOGERA!!!







sábado, 11 de diciembre de 2010

LEHEN HEZKUNTZAKO MATERIALA

Azken saioan, informazioaren kudeaketaren inguruan lan egin dugu, horretarako Lehen Hezkuntzarako materiala bilatu behar izan dugu interneten.
Hainbat web orri desberdin bilatu ondoren interesgarrienak konpartituko ditut zuekin.

Aurkitu dudan lehenengoa http://www.ikasguay.com izan da. Oso egokia iruditu zait LH-ko ziklo eta arlo guztietarako materiala dagoelako, gainera bai euskaraz, bai gaztelaniaz dago.
Diseinuaren aldetik, umeak erabiltzeko eginda dagoenez, kolore alaiez eginda dago erakargarria izateko. Web orria banatuta dago arlo desberdinetan: euskara, gaztelania, ingelesa, matematikak, ingurunea, musika eta plastika, baita hiztegiak, denbora-pasa eta haur hezkuntza. Esandako zerrenda hau ezkerraldean dago, hitz batean klik egin eta hainbat eduki desberdin daude ekintzak, jolasak, irakurketak… egiteko.
Oso ondo estrukturatuta dago, beraz erraz topa dezakezu nahi duzuna.
Esan beharra dago web hau, Lehen Hezkuntzako ikasleentzako web gune interesgarrien bilduma dela eta honen egilea Lasarte- Tolosa berritzegunea dela.
Gainera, aukera dago nahi duen pertsonak interesgarria iruditzen zaion web orria gehitzeko, beti ere gaiarekin erlazioa edukita.

Interesgarria iruditu zaidan beste web orrialdea http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe izan da.
Bertan, HH eta LH hizkuntza eta matematika materiala aurki dezakezue zikloetan banatuta.
Diseinuaren aldetik, 4 bloke desberdinetan dago banatuta: bloke batean hizkuntza, beste batean gaztelania, beste batean IKT eta bestean matematika arloak. Materiala ziklotan banatuta dago, HH-rako eta LH-rako.
Edukiei dagokionez, arlo batean eta ziklo batean klik eginez (adibidez, hizkuntza LH 2. zikloa) idazketa baita irakurketarako hainbat aktibitate aurki ditzakegu segun zein mailatan egon.
Lehen aipatu dudan moduan, arloetan banatuta dago eta oso erraz ikus dezakegu nahi duguna, gainera umeentzako denez oso dinamikoa eta erraza da gauzak bilatzea.
Edebe editoriala egindako web orria da.

Azkenik beste orrialde bat aurkitu dut http://centros.educacion.navarra.es/eibz/baliabideak/a_materiala/a_eredua_dok/lh_jolasak.pdf . Hau pdf dagoen artxibo bat da, non LH-rako jolasak dauden.
Batez ere irakasleentzako edo pertsona nagusientzako dokumentu bat da, zeren eta azalpenak agertzen diren umeekin jolasak nola egiteko zehaztuz.
20 jolas dira, bakoitzean izena jartzen du, landuko den gaia jolas horrekin, adin tartea, jarduera, materiala eta oharrak.
Oso ondo dagoela iruditu zait batez ere egunen batean jolasen bat egin nahi baldin badugu umeekin jakiteko zer landu dezakegu eta nola, bertan oso ondo azalduta dago.

miércoles, 1 de diciembre de 2010

ESKOLA 2.0 eta ARBEL DIGITALAK

Hezkuntza saila, multinazional eta editorial batzuen artean zenbait bilera egin ondoren, 2009-2010 ikasturtearen hasieran Eskola 2.0 programa onartu zen.
Eskola 2.0 programaren helburua Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan eta D.B.H.ko 1go eta 2.mailetan arbel digitalak izatea, interneteko konexioa eta irakasleak baita ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarria edukitzea da. Beraz, nahi duena da zentroetan teknologia egotea eta azpiegiturak sortzea. Zentroari eta irakasleei aukerak eman gabe haiek erabakitzeko nola erabili teknologiak hauek etekin didaktikoak ateratzeko.

Programa honekin, ezinezkoa da gure hezkuntza sistemak dituen arazoak konpontzea, honen helburua ez baitu zerikusirik inolako planteamendu pedagogikoekin. Gainera, ikerketa batzuk diotenez, programa honekin, hezkuntza kalitatea eta ikaskuntza ez da hobetzen modu esanguratsu batean, kasu batzuetan okerrera egiten du. Faktore batzuk kontutan hartu beharko dira eta ez geletan arbel digitalak eta ordenagailuak sartu eta listo:
- Irakasleen formakuntza eta motibazioa.
- Erabilitako metodologia.
- Zentroaren inplikazioa.
- Aholkularitza didaktikoa eta ez bakarrik teknikoa.
- TTBBen egokitzapena eta moldaketa errealitatera.
Faktore hauek kontuan hartu beharko dira eta Eskola 2.0 programan ez dira izendatzen.

Eskola 2.0 programa ez da agertzen Hezkuntza Ministerioak hezkuntza programa bat bilatu nahi duelako non TTBB zentroetan aplikatu nahi dituen ikasleek hauei hurbiltzeko. Ez, programa honen aitzindaria Aragoin jarritako “Pizarra Digital” proiektua izan da. Programa hori, 2003. urtean martxan jarri zen Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailen klaseetan Tablet PC eta bideo-proiektore bat emanez. Curriculumean inolako moldaketarik egin gabe eta irakasleen arrazonamenduak eta esperientziak kontuan eduki gabe.
Proiektu horren ondorioak negatiboak izan ziren, dirua galdu zen eta emaitzak berberak izan ziren, hau da ordenagailuekin zein ordenagailu gabe ikasleek emaitzak berdinak lortu zituzten.
Beraz, proiektu honen ondorioak ikusita irakasle askok ezetza eman dute Eskola 2.0 programari (nahiz eta honen botoa kontutan ez hartu). Izan ere, askoentzat ezetz botatzea ez da ezetza ematea TTBBei, askoen ustez hau inposaketa bat da eta dirua galtzea eta ez ikasleei hezten laguntzea.

Ondorio moduan esan, argi dagoela bizi garen gizartean hezkuntzan baliabideak egon behar direla ikasleak TTBBetara hurbiltzeko, baina Eskola 2.0 programa ez dauka zerikusirik hezkuntzarekin ezta irakaskuntzarekin.

jueves, 18 de noviembre de 2010

Blogen aplikazio didaktikoak

Duela gutxi, klasean blog batzuk ezagutu eta gero, ikusi genituen blogak hezkuntzan izan ditzaketen aplikazioak eta hauek komentatu genituen. Besteak beste honetarako baliagarriak direla ezan genuen: komunikazioa egoteko irakasle eta ikasleen artean, baita irakasle gurasoen artean, klaseko lanak bertan biltzeko eta horrela gurasoak ikusi ahal izateko, klaseko materiala jartzeko eta etxean ikusi ahal izateko eta inportanteena, haurrak TTBB hurbiltzeko.

Beraz, esan dezakegu segun eta zein den helburua, eskola batean blog mota desberdinak egin ahal direla:
- Zentroko bloga: hauek eskolaren informazioa emateko baliagarriak dira.
- Irakasleen bloga: klasean egindako lanak publikatzeko, esperientziak konpartitzeko, jarduerak jartzeko… izan ohi dira.
- Klaseko bloga: klaseko aktibitateak jartzeko erabili ahal dira, blog mota honen erabiltzaileak ikasleek zein irakasleek dira.
- Ikasle bakoitzaren bloga: eguneroko bezala erabili ahal dute, hausnarketak egiteko, klasean egindakoa jartzeko...

lunes, 8 de noviembre de 2010

Eten digitala

Ondorengo sarreran eten digitalari buruz hitz egingo dut, baina informazio gehiago nahi baldin baduzue, klik egin hemen eta testu osoa irakurri ahal izango duzue.

Zer da Eten digitala?
Eten digitala betidanik egon da zenbait taldetan, beraien ezaugarri ekonomiko, kultural, sozial … direla eta, hainbat teknologiak edukitzeko aukerak ez izatean, bai produktore moduan eta erabiltzaile moduan.
Beraz, esan dezakegu eten digitala, nahiz eta definizio ugari izan, hau dela: egoten diren desberdintasunak pertsonen, instituzioen, gizarteen edo hirien artean TTBBetara sartzerakoan edo teknologia hauek edukitzerakoan.
Hau dela eta, hainbat herrialde baztertuta geratzen dira TTBB eduki ahal ez izateagatik, honekin batera bazterketa soziala ematen da.
Izan ere, mito bat da mundu guztiak interneten sartzeko aukera duenik eta aukera izango duenik. Lehen esan dudan moduan, herri batzuetan daukaten baliabide ekonomikoengatik edo bizi diren lekuaren ezaugarriengatik ez dute aukera hau izaten.

Azaldu bereizten diren eten motak.
Autoreak honako eten digital motak bereizten ditu:
- Ekonomikoa: eten digitala azaltzerakoan bi mugimendu mota daude, biguna eta gogorra deitutakoak. Mugimendu bigunean, arazoa teknologien azpiegituretatik dator. Eta mugimendu gogorrean, arazoa gizarte eta ekonomiaren artean dauden desberdintasunetatik dator.
- Hezkuntzakoa: argi eduki behar da, ordenagailu bat izatea ez dela eduki behar den gauza bakarra, hau erabili jakitea da inportanteena. Hau da alfabetizazio digitala deitutakoa eduki behar da.
- Idiomatikoa: dakigunez, munduan ingelesa da hizkuntza nagusia, sarean ere hau da hizkuntza nagusia. Beraz, ingelesa jakitea inportantea da etenik ez emateko.
- Generazionala: eten mota honek inpaktu esanguratsu bat dauka hezkuntzan. Inkesta batzuk dioten bezala, gazteak dira TTBB gehien erabiltzen dutenak eta oso azkar menperatzen dutenak. Pertsona nagusiak baino askoz hobeto menperatzen dute.
- Irakasle eta ikaslearena: lehen esan dudan bezala gazteak oso ondo maneiatzen dute teknologiak eta hau klaseetan ikus daiteke. Izan ere, ikasleek erraztasun gehiago dute TTBB irakasleek baino hobeto menderatzeko. Honen ondorioz, irakasleak txarto sentitzen dira, dudatsuak, haien ikasleen aurrean. Hau konpontzeko edo ez gertatzeko, irakasleek behin eta berriro ikastaroak egin behar dituzte.
- Generokoa: hainbat kulturetan emakumeek sufritzen duten marjinazioa teknologia berrietan ere ikusten da. Orokorrean, kultura guztietan, gizonak dira gehien erabiltzen dutena TTBB emakumeak baino.
- Psikologikoa: nahiz eta beti egon hitz egiten eskolak pertsona mota guztientzat izan behar direla, zentroetan egoten diren TTBB ez dira ikasle guztientzat, nahiz eta honen inguruan lan egin ez da lortu ikasle guztientzat izatea.

Zein izan beharko da eskolaren papera?
Aspektu hauen inguruan lan egin beharko luke eskolak, aldaketak emanez: azpiegituretan, teknologia egokiak eta malguak egin, softwarean arreta jarri eta ez bakarrik hardwarean, irakasleen formakuntza, hezkuntza eta industriaren arteko hurbilpena eman… Eta inportanteena alfabetizazio digitala eman.
Lehen aipatu dudan bezala, ez da nahikoa ordenagailu edukitzea, honi buruzko ezagutza minimo bat eduki behar da eta batez ere sarean mugitzeko ezagutza. Honako gauza hauek eskolan ere landu beharko dira.

viernes, 29 de octubre de 2010

Teknologia Berriak gure gizartean

Gaur egun bizi garen gizartean teknologia berrien eragina arlo askotan ikus dezakegu: hezkuntzan, publizitatean, asialdian…
Teknologia berriak etengabe garatzen ari dira, gero eta berrikuntza gehiago emanez. Berrikuntza nabarietariko bat izan da web 2.0. Teknologia berri honen bidez, edozein momentutan, munduan gertatzen ari denari buruz informatuta egon ahal gara, nahi dugun pertsonekin kontaktuan jarri ahal gara, nahi duguna bilatu ahal dugu eta aurkitu ahal dugu interneten… hau da eskura eduki ahal izango dugu nahi dugun informazioa. Beraz, esan dezakegu, teknologia berriak gure gizartean daukan eragina izugarrizkoa dela, hauetan aurki dezakegulako lehen esandako gauzak modu erraz batean.

lunes, 25 de octubre de 2010

PROMETEUS. La revolucion social de los medios.

1. Zein da bideoaren gaia?
Bideoaren gaia noraino helduko diren teknologia berriak da, batez ere interneta. Hasieran azaltzen du nolakoa den gaurko egoera eta geroago etorkizuna nolakoa izango den azaltzen du.

2. Bideoa ikusi eta gero zer pentsa dezakegu, zein da zure iritzia?
Bideoa ikusi eta gero guztiz harrituta geratu naiz, TTBB noraino helduko diren deskripzioagatik. Badirudi dena egongo dela inteneten menpean, edonork erabili beharko duela, zeren eta orain arte egon diren aparatuak (telebista, irratia…) desagertuko diren eta guztia interneten egongo da. Espero dut horrelakorik ez gertatzea, ez zait batere gustatzen. Orain arte bizi ahal izan gara halako teknologiarik gabe eta oso ondo gainera. Irudikatzen duen mundu horretan harremanak ez dira izango orain diren bezalakoak, ematen du pertsona guztiak pantaila baten aurrean pasatuko dituela orduak.

3. Eskolak zerbait egin dezake?
Orain arte ez da izan horrenbesterako teknologien eragina eskoletan, aurrerapenak egon dira baina puntu batera arte. Eskolak etorkizunean teknologien erabilera mugatu beharko du, gutxi gorabehera orain ematen den erabilera emanez. Ez egotea eskolako ordu guztietan ordenagailu baten aurrean.

4. Eta guk, zer egin dezakegu?
Teknologia berrien etorkizuna horrela izango baldin bada, guk hurbilago ezagutu beharko dugu mundu hori, beti ere orain arte egon diren gauzak ahaztu gabe. Nik uste dut TTBB ez dituela hainbeste gauzak aldatu behar.


jueves, 21 de octubre de 2010

Estekak sartzeko aproba

Post honetan estekak nola sartzen diren ikusiko dugu. Adibidez, hemen klik egiten badugu ehu-ko orrira joango gara.