Webaren bigarren generazioko zerbitzuak izendatzeko modua da web 2.0, Tim O´Reillyek erabili zuena lehenengo aldiz. Teknologia berri honek onlineko partaidetza, interakzioa baita erabiltzaileen artean informazioa partekatzeko aukera ematen du eta guzti hau da web 2.0 ren oinarri nagusia.
Web 2.0 sortu egin da web 1.0tik, guk ezagutzen dugun web tradizionaletik.. Web mota honetan informazioa editoreen edo webamasterren bidez editatzen zen gero erabiltzaileek ikusi ahal izateko. Orain, ordea, web 2.0ren esker erabiltzaileek informazioa egin eta konpartitu ahal dute edozein pertsonekin.
Web 2.0ri esker edonork sortu daiteke espazio bat interneten ez lehen bezala, beraz, nire ustez izugarrizko aurrerapena da hau. Aukera honi eta beste batzuen esker aplikazio ugari ikus ditzakegu, hala nola orain erabiltzen ari dudana, bloga. Blogen bitartez testuak, bideoak, irudiak… jarri ditzakegu, geroago jendea ikusi ahal izateko. Beste aplikazioen artean, facebook, tuentia eta bestelako web sozialak aurkitzen ditugu. Hauetan kontaktuan jarri ahal zara lagunekin, familiarekin… edozein momentuan, mezuak bidaliz, argazkiak eta bideoak jarriz.
Web 2.0ren ondorio garrantzitsuena gizartean izan da edonork eduki ahal duela bere espazioa interneten, baita ia ia behartuta egoten zara espazio bat edukitzera. Eskolan ere teknologia berri honen isla ikus ditzakegu, adibidez, badaude ikastetxe askok bere bloga edukitzen dutena.
Nire ustez, abantaila oso ona izan web 2.0rena, honi esker kontaktuan egon ahal zarelako edozein momentuan nahi duzun pertsonekin, baita nahi duzun informazioa eskuratu ahal duzulako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario